JAINKOAK ETA HEROIAK
JAINKOAK
HEROIAK
-Atena jakinduriaren, estrategiaren eta bidezko gerraren jainkosa zen greziar mitologian. Jainkosa honen erreferentzia erromatarra Minerva izan zen. Zeus eta Metisen alaba zen: Zeus jainkoetan boteretsuena zen eta Metis berriz prudentziaren jainkosa.
-Apolo greziar eta erromatar mitologian,olinpiar jainko nagusia da.Kouros (bizarrik gabeko gaztea) ideala, Apolo da argiaren eta eguzkiaren jainkoa; egia eta profeziena; arkularitzarena; medikuntzarena; musikarena, poesiarena eta arteena, eta beste hainbat jarduerarena ere. Apoloren guraso dira Zeus eta Leto, eta arreba biki Artemisa
-Afrodita maitasunaren eta edertasunaren jainkosa zen antzinako greziar mitologian, Venus erromatarraren parekoa. Hesiodo poeta greziarraren arabera, Uranoren odolak ernalduriko itsas uhinen aparretik sortua. Kronos, Uranoren semeak, aitaren genitalak moztu eta itsasora bota zituen, eta aphros edo itsasotik Afrodita sortu zen.
-Ares greziar mitologian, gudaren olinpiar jainkoa izan zen. Gudarena baino, bortizkeriaren jainkoa izan zen .Aresek Zeus eta Hera zituen gurasoak. Iliadan agertutakoa, erromatar mitologian, Marte bere baliokidea izan zen.
-Hades greziar
mitologian hildakoen mundua eta baita mundu hau agintzen duen
jainkoaren izena
-Artemisa
greziar mitologian, olinpiar jainko nagusietariko bat izan
zen.Artemisa baso eta muinoen; birjintasun eta ugalkortasunaren;
ehiza eta beste abarren jainkosa helenistikoa izan zen. Artemisak
Zeus eta Leto gurasoak eta Apolo neba bikia zituen
MITOAK:
Greziar mitologiak jainko, jainkosa, heroi eta beste izaki mitologiko batzuen
bizitza
eta abenturak kontatzen ditu. Hastapenean ahozko-olerki tradizioan
zegoen barreiatuta, baina geroago literaturan gorde ziren.
Ezagututako literatura-iturririk zaharrena Homeroren Iliada
eta Odisea
olerki epikoak dira, zeinek Troiako Gerraren inguruko istorioak
kontatzen dituzten. Hesiodo ia Homeroren garaikidearen Teogonia
eta Lanak eta Egunak
idazkietan munduaren sorrera, jainkoen agintarien jarraipena,
giza-aroen hurrenkera, gizakien atsekabeen sorrera edo
erlijio-ohituren sorrera kontatzen dira. Mitoak ere beste poema
epikoetan ere gorde dira, baita K. a. V. mendeko tragedietan, Aro
Helenistikoaren idazkietan edo erromatar garaiko idazleen izkribuetan
(Plutarko eta Pausaniasenetan esaterako) ere.
Graziar mitologiak
eragin handia utzi du Mendebaldeko zibilizazioaren kulturan, artean
eta literaturan. Mendebaldeko ondarea izanda, garai guztietako
artistak horretaz baliatu dira inspirazio berria bilatzeko eta,
oinarritzat jota, artelan berriak sortzeko.
Arakne, Idmon
Kolofongoaren alaba zen, artilea, Tiroko gorrindolez tindatzeagatik
ospetsua zen tindagin bat. Ospetsua zen Lidiako Hipepan, non bere
lantegia zuen, brodatu eta ehunketarako zuen trebezia handiagatik.
Jasotzen zituen
laudorioek, azkenean harropuztu egin zuten, eta hain sinetsita zegoen
ehungile bezala zuen bere trebeziaz, bere trebezia, Minerva, gerra,
arteak, jakinduria eta artisautzaren jainkosarena baino handiagoa
zela esaten hasi zela. Jainkosa haserretu egin zen, baina, Arakneri,
damutzeko aukera bat eman zion. Atso baten forma hartuz, Arakneri,
jainkoak ez iraintzeko abisatu zion. Gazteak barre egin zion eta
ehunketa lehiaketa bat proposatu zion, non bere nagusitasuna erakutsi
ahal izango zuen. Minervak mozorroa kendu zuen eta lehiaketa hasi
zen.
Minervak,
Neptunoren aurka lortu zuen garaipenaren ezkena ehundu zuen,
Atenaseko hiritarrak, hiria bere omenez izendatzeko inspiratu
zituena. Ovidioren istorio latindarraren arabera, Arakneren tapizak,
animaliz mozorrotutako jainkoen desleialtasunen hogeitabi jazoera
irudikatzen zituen: Jupiter Ledarekin, Europarekin, Danaerekin...
desleial izaten.
Minervak
berak ere onartu zuen Arakneren lana akatsgabea zela, baina jainkosa
asko haserretu zen bere arerioak aukeratutako eskenengatik. Azkenean
burua galduz, Arakneren tapiza eta ehuntzeko makina suntsitu zituen,
bere
anezkarekin
joz, baita Arakne ere buruan. Araknek, bere ganorabakokeria ikusi
eta lotsak jota geratu zen. Ihes egin eta urkatu egin
zen.
Ovidioren
istorioan, Minerva Araknetaz gupidatu zen. Irabelar zukuz bustiz,
soka nasaitu zuen, armiarmasare bihurtu zena, Arakne bera, armiarma
bihurtuz. Istorioak, ehungintzaren jatorria, armiarmen imitazio bat
dela iradokitzen du, eta lehenik Asia Txikian hobetua izan zela.
KAIXO
ResponderEliminarKAIXO
Eliminarkaixo
ResponderEliminarKaixo
EliminarKaixo, zer moduz nago? Oso ondo nagoelako? Esan iezadazu nola zauden? Espero dut ondo zaudetela coronavirus honekin 👍👍😃
ResponderEliminarKAIXO DENOI!!!!
ResponderEliminarGEHIEN GUSTATU ZAIDAN JAIKOA AFRODITA IZAN DA🥰
ResponderEliminarGehien guztatu zaidan jainkoa Zeus (Jupiter) da.
ResponderEliminaroso ondo dagao informasioa
ResponderEliminar