Garai Arkaikoa


GARAI ARKAIKOA

Zibilizazio mizenikoa desagertu ondoren, antzinako Greziaren bizimoduaren adierazgarri gisa herrixkek baino ez zuten iraun. Ziurrenik, bailara edo eskualde bereko biztanleak inguruko tokiren batean bilduko ziren produktuak trukatzeko, jainkoak gurtzeko, lurraldearen defentsaz hitz egiteko… Horrela, K.a. 900. urtetik aurrera, herri batez eta zenbait herrixka, zelai eta basoz osatutako estatu txikiak sortzen hasi ziren; polis izena eman zitzaien. Independenteak ziren eta eskubide, betebehar eta interes komunak adierazten zituzten lege batzuen bidez, gobernatzen ziren herritarrak. Hoplitak, polis izenekoak defendatzeko soldadu bihurtutako herritarrak ziren.


ARTEA:



Kouros eta kore

Konparatzen badira antzinako aroko bi greziar estatua, gizonezko irudia bata eta emakumezkoa bestea, haien aitzindari ziren Egiptoko estatuekin, garbi ikusten da antz handia dutela : tankera kubikoa, bloke itxura ; gizonezkoen silueta mehea, besoen jarrera, esku itxiak, ezkerreko hankaren gainean zutik egoteko modua, belaunezurrak ohi baino gehiago nabarmenduak.

Emakumezkoetan, berriz, ilea ileorde modura dago landua, jantzia gorputzari estu lotua, eta besoa altxatua. Egiptoarren ereduaren arabera ikusten badira greziar estatua horiek, zurrunegiak dirudite, soilegiak, baldarxeak ; egiptoar eskultoreek jantzienartetik hankak eta aldakak sumarazten zituzten, baina greziarrek masa gotor eta berezitasunik gabe bat lantzen zuten.
 


Kouros eta kore islotako estatua haiek bilakaera garbi bat izan zuten. Estatua margotuak ziren, nahiz gam- egun margo aztarna txiki-bitei batzuk baizik ez
zaizkien sumatzen, ilean eta begi ninietan. Hala bada, hasierako estatuen plano abstrakto eta inguru zorrotzekoak argi eta garbi tankeratutako kurba bihurtu ziren.
Eskultura arkitektonikoa
Greziarrek bere harrizko tenpluak eraikitzen hasi zirenean, orobat baliatu ziren egiptoar, babiloniar, asiriar eta pertsiar erliebeen antzinako eskultura arkitektonikoaren traclizioaz. Mizenasko Lehoien Ateak tradizio hori guztia bildu zuen, eta, hala, eskultura arkitektoniko mota berri bat sorrarazi zuen, eraikinaren eginuarekin bat egiten zuena, baina ordu arteko erliebe xumeak baino bereziagoa eraikinetik.

Aldi arkaikoko greziar esl ulrtua arkitektonikoaren hint eredu nagusi aztertuko dira segidan : Korfuko Artemisaren tenplua, Delfoseko Sifnosen Altxorra eta Eginiko tenplua.
Beste eredu bikain bat Delfoseko Altxorra cia ; tenplu txilei bat cia, jainko-jainkosei egindako eskaintzak gordetzeko K.a. 525..urtean eraikia. Eraikinak gaur arte iraun ez badu ere bere osoan, berriz eraiki ahal izanda suntsitu ez diren puskei esker. Hango eskultura ugarien artean, frisoa du atalik bikainena. Greziar jainkoen eta erraldoien arteko gudua irudikatzen cluen friso horretako eskulturak oso irtenak dira, eskultoreak gogotik erabili zituen teknika horrek eskaintzen zizkion baliabideak, oso modu adierazkorrean erabili ere, eta urrats handi bat eman zuen era horretara greziar eskultura arkaikoaren bilakaeran.


PERTSONAIAK:

  • Pindaro, (K. a. 518a - K. a. 438a), poeta greziarra. Familia aristokrata bateko kide zen.



BIZIMODUA:

Polisetako biztanleria oso azkar handitzen zen, eta zituzten lurrak oso emankorrak ez izateaz gain, ez ziren nahikoa eta gaizki banatuta zeuden; beraz, janari falta sumatzen hasi zen. Horrelakoetan, herritarren talde bat polisetik ateratzen zen beste leku batzuen bila. Buruzagi baten gidaritzapean, espedizio bat antolatzen zen itsasoz eta beste lurralde batera jotzen zuten: gero, kolonia bat osatzen zuten. Itsasoaren alboan kokatzen ziren, beti, horrek, ondorioz, aurrerapen handiak ekarri zituen nabigazioan.


Hasieran, gaur egungo Greziaren ipar-ekialdea, Sizilia uhartea, eta Italiako hegoaldea kolonizatu ziren, eta horrek guztiak Grezia Handia izena hartu zuen. Bigarren fase batean, Itsaso Beltzean, Afrikaren iparraldean, gaur egungo Frantziaren hegoaldean eta Iberiar penintsularen ekialdean sortu ziren herriak.



















3 comentarios: