Garai Helenistikoa


GARAI HELENISTIKOA

ARTEA:


Aldi Helenistikoa
Inperio pertsiarra konkistatu ondoren, Alejandro Magno hiltzearekin batera sortzen den erresuma helenistikoetan kultura grekoa unibertsalizatu egiten da, eta ekialdeko herrien ekarpenekin bat egiten du. Kultura mixtoa sortzen da, tradizio klasikoa, ekialdeko kulturarekin nahasten ditu. Gai oso ezberdinak erabiltzen dira, errealismoa erretratuetan emango da, sakontasun handikoak. Artistek inguruko bizitzan aurkitzen dute inspirazioa.
PINTURA
Grezian egin zen pintura galdu egin da ia erabat. Ezagutzen den apurra literaturako aipamenei , erromatarren kopiei eta zeramikari esker ezagutzen da.
ZERAMIKA
Ontzien formak(kraterrak, lekitoak, anforak) eta koloreen armoniak ematen diote orijinaltasuna.
-Estilo geometrikoa(ka 1000-700) Eboluzioa ematen da, kolore beltzetik gaztain ilunera. Dekorazioa hasieran marra hutsetara mugatzen zen, gero txoriak zaldiak eta oreinak zeuden, VIII. Menean giza irudia agertzen da.
-Aldi arkaikoa, irudia gero eta handiagoa, zehetasun gehiagorekin, irudi beltzen eta irudi gorrien faseak bereizten dira.
-Aldi klasikoa, zeramika lanek, pinturen parekotasun handia dute, perspektiba, gerizpea eta emozio espresioarekiko interes handia dute.





ALEJNDRO MAGNOREN INPERIOA


Hartutako lurraldeak batzeko, konkistatu ahala hiriak sortu zituen Alexandrok. Hiriak ongi kokatuak ziren, harri zoldaz urbanizatuak eta ur-horniketa zabalekin, zenbaiti bere izena jarri zion. Inbaditutako lurrak autonomia mantentzen zuten, baina bere erregetzaren pean. Bere osteko jeneralak, merkatariak eta jakintsuak bertan jartzen ziren bizitzen, horrela zabaldu zuen grekoen kultura eta hizkuntza. Alexandro Handiak heleniarren zabalkundeari eta Erromatar Inperioari bidea ireki zien.
Alexandrok fusio politika jarraitu zuen, konkistaturiko lurraldeetako biztanleak gudarostean eta administrazioan sartuz, eta gudariak beste herrietako emakumeekin ezkontzera bultzatuz (berak ere halaxe egin zuen).
Bere heriotzak dinastiaren azkena ekarri zuen (ondorengorik gabe hil baitzen) eta inperioa bere jeneralen artean banatua izan zen, Diadokoak deituak. Konkista hauen ondorioz greziarrek denbora luzez kolonizatu zituzten urruneko lurralde horiek, eta Aro Helenistikoa deritzona eman zen, greziar eta ekialdeko kulturen nahasketa alegia.
Bere irudia historian zehar mantendu da, kultura ezberdinetan mito bihurtzeraino. Akilesen pare jartzen du kondaira


BIZIMODUA

Atenasko etxe gehienak nahiko pobreak eta xumeak ziren: egurrez eta pezoz egindakoak eta solairu bakar bat eta bizpahiru gela txiki izaten zituzten. Ez zuten sukalderik eta altzariak, ere urriak ziren.
Greziarrek garbitasunari garrantzi handia ematen zioten. Txikitan ikasten zuten igerian eta esklaboek zaindutako iturri eta bainu publikoetan bainatzen ziren, edota etxeko bainuontzi edo lurrezko edo metazko ontzi txikiagoetan. Ilea ondo zaintzen zuten eta emakumeek kosmetikoak erabiltzen zituzten makilatzeko; lurrinak erabili eta bitxiak ere janzten zituzten.
Jantziak artilez edo lihoz egiten ziren. Oihalezko piezak ziren, joskerarik gabeak eta izurrak osatzen erori egiten zirenak. Gizonezkoek tunika janzten zuten, eta honen gainetik mantua. Emakumeek oihal zatiak erabiltzen zituzten, eta gorputzari lotzeko orratzak eta gerrikoak erabiltzen zituzten; osagarri modura, mantuak, zapiak, kapelak eta beste hainbat apaingarri erabiltzen zituzten: belarritakoak, diademak, besokoak. Larruzko, zurezko edo sokazko zola zuten oinetakoak erabiltzen zituzten (sandaliak eta baita oinetako itxiagoak ere).
Antzinako Grezian, ez zeuden era askotako elikagaiak eta gehiegikeriaz ez jaten ahalegintzen ziren. Gari-irinezko ogia, garagarrez egindako opilak, babak, dilistak, olibak, pikuak, kipulak, baratxuriak… jaten ziren. Gehien jaten zuten fruta mahatsa zen, bai mahats freskoa, bai mahaspasak ere. Proteinak, gazta eta arrainak (sardinak, antxoak, atuna, txibiak…) janez lortzen zituzten, eta haragia, jaiegunetan jaten zuten. Haragi eta arrain gazituak eta ketuak ere jaten zituzten. Gozogintza oso gogoko zuten eta esnea, ezti-ura eta ardoa urarekin nahastuta edaten zituzten. Gizonezkoak sinposio izeneko bazkarietan biltzen ziren, eta musikaz eta dantzaz girotutako hizketaldiak egiten zituzten holakoetan.
Grezian, lan fisikoa ez zegoen ondo ikusita, gauza bera gertatzen zen diru truke egiten ziren lanekin. Maila oneko herritarrek nahiago zuten beren polisaren gobernuan parte hartu, soldadutza egin, edo aisialdian denbora pasa, eta beren jabetzak administratu. Aisialdian, kirola eta solasaldiak egiteaz gain, oso gustukoak zituzten ehiza eta arrantza, dadoekin jolastea, antzerkiak ikustea, animalien arteko borrokak, edota kirol lehiaketak. Nekazariak eta artisauak, aldiz, lanean aritzen ziren egun osoz, eta noizean behin, jaiegunetan, atseden hartzen zuten. Esklaboei dagokienez, nekazarien eta artisauen antzeko bizimodua zuten, beren nagusiaren borondatearen menpe bazeuden ere. Baina meategietan eta harrobietan lan egiten zutenen bizi-baldintzak, oso gogorrak ziren eta, ondorioz, oso gazterik hiltzen ziren.











No hay comentarios:

Publicar un comentario