Garai Klasikoa

GARAI KLASIKOA

ARTEA:

Aro honetan Greziako arte eta kulturaren onenetarikoa sortu zuten, batez ere Atenasen. Partenoia garai honetakoa da. Euripides eta Sofokles dramagileak, Aristoteles, Platon eta Sokrates filosofoak, Herodoto historialaria, Simonides olerkaria eta Fidias eskultorea aro honetako izen aipagarrienetakoak dira.





PARTENOIA

Partenoia (grezieraz Παρθενών, Parthenón) Atenasko Akropolian kokatutako greziar tenplua da, Atena jainkosari eskainia eta doriar ordenakoa. Antzinako Greziako monumenturik garrantzitsuena da eta munduko eraikinik ederrenetako bat. Persiarrek K. a. 480-479 urtean suntsitutako eraikin baten gainean egina dago, Aurre-Partenoia izenez ezagutua eta Mediar Gerrak baino lehen eraikia.
Tenplua izateaz gain, gerora Atenaseko inperio bilakatuko zen Deloseko Ligaren altxorra gordetzen zen bertan

Miron eskultorearen Diskoboloa, K.a. 450. urtean egindako obra.<br><br>
 

V mendeko eskultura klasikoa

V. mencleko eskultura klasikoaren nondik norakoaren berri izateko, nolabaiteko mugarri izan ziren eskultura jakin batzuk aztertzea da bide egokiena. Kritios-en efeboa da horien artean lehena ; pertsiarrek Akropolisen utziak zituzten aztarnen artean aurkitu zuten, eta K.a. 480 urtearen ingurukoa izan behar du. Aditu batzuek Kritios Atenasko eskultoreak egina dela uste dute, eta horregatik deitu zaio Kritios-en efeboa.

GERRAK:

GERRA MEDIKOA

Gerra medikoak persiarrak eta grekoen artekoak dira. Okertuta grekotarrek persiarrak medoak deitzen zituzten. Persiarrek handitu nahi zuten haien inperioa Europan zehar, baina lehenengo Grezia menderatu behar zuten.
Bi izan ziren gerra medikoak eta, azkenean, greziarrak garaile izan ziren.

Oso garrantzitsuak izan ziren Marathongo, Termopiletako, Salaminako eta Plateako gatazkak.



PELOPONESOKO GERRA

Peloponesoko Gerra K. a. 431tik K. a. 404ra arte iraun zuen Atenas eta Espartaren arteko guda izan zen. Hiri hauek izan ziren mediar gudetan aurrea hartu zuten hiriak eta eredu politiko eta gizarte-eredu kontrajarriak adierazten zuten:
Atenas eta Deloseko Ligako bere aliatuek joera demokratikoa adierazten zuten. Atenastar hiritarrek bere kulturaz harro zeuden, eta filosofia eta artea maite zituzten. Esparta eta Peloponesoko Ligako bere aliatuek oligarkia aristokratikoarekin bat egiten zuten. Espartako hiritarrak gudarako prestatzeko hartzen zuten denbora osoa. Liskarraren arrazoia, Heladearen inguruko nagusitasuna eta hiri biek zeukaten areriotasuna izan zen eta Italiako Hegoaldeko eta Siziliako merkataritza-interesen ondorioz hasi zen.
Historialariek betidanik hiru ataletan zatitu dute guda aroa. Haien tartean bakegune txikiak egon ziren. Lehenengo zatia K. a. 431tik K. a. 421ra iraun zen eta Nicias bake akordioarekin amaitu zen. Bigarren zatian Atenastarrek Hego Italiako hirien kontrako espedizio bat egin zutem, baina porrot hutsa izan zen eta Esparta zaleek armada osoa garaitu zuten K. a. 431urtean.
Atenastarrek Helesponto ondoan dagoen Egospotamosen izandako porrotak liskarrari amaiera eman zion eta Espartaren nagusitasunari bidea zabaldu zion. Hurrengo urtean, K. a. 404an, Atenasek amore eman zuen eta Hogeita hamar Tiranoen gobernua ezarri zen.




PERTSONAIAK:

  • Filipo II.a Mazedoniakoa (grezieraz Φίλιππος Β' eta mazedonieraz Филип II-ри, antzinako grezierazko Filos/Φἰλος (laguna, zalea) eta Ippos/ἵππος (zaldia) hitzetatik datorrena (K. a. 382-K. a. 336) Mazedoniako Erresumako erregea izan zen K. a. 355etik hil zen arte. Alexandro Handiaren aita izan zen eta bere balentriek bere semeak jarraiut zuen bide loriatsua erraztu zuten. Litekeena da baita ere Egiptoko Ptolomeotar dinastiako sortzailea eta lehen erregea izan zen Ptolomeo I.a Soterren aita ere izatea.
  • Tuzidides (antzinako grezieraz: Θουκυδίδης, Thoukydídēs; c. K. a. 460 - c. K. a. 395) Antzinako Greziako historialari bat izan zen. Ezaguna da Peloponesoko Gerraren Historia lan historiografikoaren egilea izateagatik. Lan horretan, gertaera historikoak aztertzeko zorroztasuna nabarmentzen da, eta, horregatik, historia zientifikoaren sortzailetzat jotzen da.
  • Herodoto Halikarnasokoa (Halikarnaso, K. a. 484 - K. a. 425)historiaren aita dela jotzen da. Jende eta lur berriak ezagutzeko irrikak hainbat herritatik bidaiatzera bultzatu zuen: Egipto, Persia, Libia, Grezia handia.... Bi urtez, Periklesek gonbidatuta, Atenas hirian bizi izan zen. Han zela, Sofokles ezagutu eta lagun minak egin ziren.


BIZIMODUA:

Aro honen hasieran Greziako hiri-estatu batzuen eta Persiar Inperioaren arteko lehiak gerra batzuk (Mediar Gerrak) sortarazi zituen. Persiarrek (greziar hiri-estatu aliatu batzuekin) ezin izan zuten Grezia menperatu. Gerra hautetatik Atenas irabazle nagusi atera eta Greziako lehen potentzia bilakatu zen. Honek beste zenbait hiri-estaturekin lehia berriak ekarri zituen, batez ere Espartarekin. Eta lehiatik gerrara berriro (Peloponesoko Gerra). Espartak eta bere aliatuek (haien artean Persia gerraren amaieran) Atenas garaitu zuten. Ondorengo urteetan greziarren arteko gerrek jarraitu zuten. Tebas hiri-estatuak Mazedoniari laguntza eskatu zion. Filipo II. Mazedoniako erregeak persiarren menpe zeuden Asiako greziar hiriak askatzeko Greziako buruzagi bilakatu nahi zuen. Greziaren barruko etsaiak garaitzea lortu zuen, baina Persiaren aurkako gerra prestatzen zuela hil zuten. Alexandro Handia bere semea izan zen bere ametsa lortu zuena. Urte gutxiren epean Persiar Inperioa menderatu eta Indiaraino iritsi zen, baina 34 urte betetzear zegoela hil zen, eta Aro Helenistikoa hasi zen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario